Talo Tailerra

TALO TAILERRA

Proiektu honek gure eskualdeko kalitateko eta betiko produktuen kultura bultzatzea du helburu. Hori dela eta, lau eta hamasei urte bitarteko ume zein gazteei zuzenduta egongo da. Ekintza hau umeek zein gazteek, zuzenean, taloa bezalako produktu naturala egiten parte har dezaten antolatu dugu.

Proiektu honen asmo nagusia zera litzateke: umeei nahiz gazteei jaki naturalen garrantzia erakutsiz, jaki osasuntsuen ohitura irakatsiz eta kontsumora bultzatuz, baserrietako bizimodua gure inguruaren oinarritzat hartzea, hau guztia euskara alde batera utzi gabe.