Musika Instrumentu Tailerra

MUSIKA INSTRUMENTU TAILERRA

Gure ingurua ezagutu, errespetatu eta modu dibertigarri, didaktiko eta partehartzailez musikan murgilduko gara tailerretan.Irudimenari bideak zabalduz eta sormena landuz birziklapenaren garrantziaz ohartuko gara.

Material birziklatuaz edo etxean aurki dezakegun edozein objekturekin musika tresnen funtzionamenduan barneratuko gara eta beharrezko gailuen erabilpen egokia ikasiko dugu.

Haize, hari edo perkusio tresna mota ezberdinak, eta hauek jotzeko oinarrizko ezaguera akustikoak jolasaren bidez gozatuko ditugu lagun, ikaskide eta famili artean, besteak beste.

IKUSKIZUNA + TAILERRA