Supituki

 

 

 

 

 

SUPITUKI

Hastera doa, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen saioa, beti bezala musika joz. Baina… arazo handi bat dute buruan: kontratatua zegoen magoa ezingo da iritsi! Hala ere, ikuskizunak hasi behar du, laguntxoak zain bait daude. Garik magia pixka bat egiten dakienez, zertxobait egiten saiatuko da, baina azkenik, supituki, eta Montxo eta Joselontxoren laguntzaz, magia eta algaraz beteriko ikuskizun paregabea sortuko dute. Eta ikuskizun honetan faltako ez dena ere, ikuslegoaren parte-hartzea izango da. Azkenean zorionez eta supituki dena konpondu da, eta ordu betez, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen barre, musika, parte-hartzea eta algaraz gozatuko dugu.