Standa banda

 

STANDA BANDA

Musika talde xelebre hau munduan zehar dabil bueltaka, toki batetik bestera, dei egiten dioten tokietara joaten da ilusioz eta alaitasunez beterik, haien musika eta kantak umeei eskeintzen.

Kolorez beteriko makina garraiatzaile miragarri batetik pertsonaia harrigarriak azaltzen dira, ustekabe, dibertsio eta zirikatzeak tartekatzen dituen ikuskizuna sortuz.

Jolasez eta mugimenduz beteriko gure lan honetan, umeen partehartzea da hasieratik bilatu duguna, horixe da ikuskizun honetako ezaugarrietako bat.