Egun on sikiera

EGUN ON SIKIERA

Gure lagunak prest daude, ikuskizuna berehala hasiko da, helburua oso argi dute: haur, gazte zein helduei ongi pasaraziko diete. Koreografiak, jolasak, asmakizunak, zirkoa, kantak…

Konfusok bere perkusio eta musika guztiak prest ditu.

Zirkoz eta dantzaz blai dagoen numero batekin hasiko dira, toperaaa!, haiek esaten duten bezala.

Baina hasi eta berehala arazo batekin topo egin dute, komunikazio arazo batekin…

Euskara neurtzeko gailua gora eramango dugu, dragoi berdearen bisita izango dugu, dantzatu, jolastu, gure arnas gunean zoriontsu.

Kalean, etxean, eskolan… ahal dela, EUSKARAZ.

Euskaldunen artean euskaraz eta erdaldunekin, lehenengo hitza euskaraz.

Egun on sikiera…