Olentzerori…Zer Gertatzen Zaio?

OLENTZEROREN ZAKU MAGIKOA

Olentzeroren oparien zakua desagertu egin da. Oparien zaku magikoa!! Mari Domingi eta Galtzagorri bere bila dabiltza, baina pertsonaia gaizto batek Mari Domingi eta berarekin dabiltzan emakume guztiak sorgintzat hartu ditu eta haien kontrako maltzurkeriak egingo ditu. Zuk ikusi al duzu Olentzeroaren zakua? Lagunduko diguzu zakua topatzen? Ezin dugu huts egin, bestela aurten oparirik ez!!

50 minutuko antzezlan honetan haurren irudimenean zehar abiatuko gara Eguberrietako pertsonaiekin batera.

Abestiz eta dantzaz hornituriko ikuskizunaren bidez fantasia, ilusioa eta alaitasuna partekatuko ditugu guztion artean