Kalean Otso Etxean Uso

KALEAN OTSO ETXEAN USO

Azken uneko berria!!!, azken uneko berria!!!

Hiru txerritxoak desagertu dira!!!

Gertaerak ez daude batere garbi, baina otsoak desagertuarazi dituela dirudi….

Egunkarietan berri hau zabaltzen ari da. Herri guztiek otsoa errudun dela esaten dute. Orduan, fernandez eta fernandez detektibeek ikerketa abiatzen dute.

Egoera ikusirik, otsoa bide luze bat egitera beharturik dago, eta bere herrialdea atzean uzten du. Ehiztari batek muga babesten du. Otsoa gertu dago eta oso arriskutsua da.

Txanogorritxo amonaren etxera doa. Ehiztariak muxu baten truke lagunduko du. Bitartean, Fernandez eta Fernandez detektibeek ikerketarekin jarraitzen dute.

Antzezlan honetan, ipuin desberdinak nahasten dira, bizikidetzaz hitzegiteko, oso modu didaktiko eta erraz batez, tematika hauek landuz.

Txontxongiloak, antzerkia, ilusioa eta irudimena nahasten dira antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko, baina baita ere pentsatuarazi egiten gaituena, euskal kulturaren adierazgarria den euskal mitologia landuz.