Korrontzi

 

 

 

KORRONTZI

2004an sortzen da Korrontzi. Bilbo inguruko bost mutilez osatua eta folk doinuak jorratzen ditu taldeak. Trikitixaren inguruan mugitzen diren konposizio propioak eskaintzen ditu taldeak zuzenean. Honela, azken urteotan Euskal Herriko hainbat tokitan ibili dira, tartean Getxoko 2005.eko folk Jaialdiaren azken kontzertua Olodum Brasildar taldearekin batera, 5.000 pertsonen aurrean. Hiru urte beranduago taldeak Getxo Folk 2008ko ekitaldian arrakasta itzela eta handia izan zuen eta bertan zuzenean grabatu zuen euren bigarren diskoa, “Getxo”. Korrontzi taldeak Euskal Herriko folkaren sustraietan du oinarria eta nortasuna markatzen duen triki soinuekin munduari begiratu zion aurrez aurre lan honekin.