Deiedra

 

 

DEIEDRA

Deiedra Nerbioigo azken piratak gaituzue. Irlandar, Eskoziar ta lurralde zeltiarretako  folk musikari gure nortasun kaletar ta basatiaz moldatu dugu, badira 8 urte luze taldea sortu zenetik, bi diska luze ta bi maketa argitaratu ditugu… Euskal Herri osotik ta kanpotik aurkeztu dugu gure lana 150 emanaldi baino gehiagotan. Tabernak, kaleak, gaztetxeak, jaiak, eskenatoki handiak… edoizen motatako ekintzatan. Gure berezitasunak azkartasuna, melodia ederrak eta gure erritmiken indarra ta poterea dira. The Pogues, Dubliners, Irish Rovers, McCalmans, Gaelic storm gogoko badituzu murgildu zaitez gure jaian: barre egin, dantza ta kantatu!!