Adarrots

 

 

 

ADARROTS

Bere kulturaren ikurra den Euskal Herriko folk tradizionala iraunaraztea xedetzat harturik, denok dugu gogoan zazpikote bizkaitar honen hastapena. Atoan ekin zioten behinolako erritmo nahiz doinuak egokitu eta gaurkotasun handiagoko musikekin nahasteari; gisa honetan, zenbait bizipen eta gertaera txundigarritara helarazten gaituen musika iradokitzailea sortu dute, non iraganak eta eguneroko bizimoduan egiten ditugun urratsek bat egin duten.

Lausengu eta losintxek gozotzen duten une zoragarria ari da bizitzen Adarrots. Izan ere, eskertzekoa da herri honen ondare aberatsari eutsi eta gure mintzaira musika bilakatzea. Bihotzetik taupaka jaulkitako musika, gainera; norberaren eskarmentuan, herri kantetan, olerkietan edota kondairetan oinarritutakoa. Begi-bistako emaitza erdieste aldera sakontasunez arakatu dute hainbat erritmo eta tresnek eskaintzen duten baliabide oro, hau dela kausa, grinaz jositako zuzeneko eta melodia dinamikoak borobiltzen dituzte. Folk musikak irudikatzen duen tradizioari lehial eta iraganari muzin egin barik, berau gaurkotzeko ahalegin zintzoan dihardute.