Itsas ludoteka

 

ITSAS LUDOTEKA

Hiru puzgarri txikiz osatutako sei urtetik beherako umeentzako da itsas ludoteka.

Bere barnean “Itsas etxetxoa”, “Itsas txirrista” eta “Itsas oztopoduna” puzgarriak daude kokatuta.

ITSAS ETXETXOA:

3x7x5 metro. Sareekin itxita dagoen puzgarri txikia da hau. Itsasoarekin dauka zerikusia bere diseinu osoak.

ITSAS TXIRRISTA:

3x6x5 metro. Puzgarri honek eskuinean dituen eskaileretatik igotzen da. Goian egonda ezkerreko txirristatik bueltatzen da hasierara. Sarreran daukan arkuak bi izurde dauzka, eta barrualdeak itsasoaren diseinua dauka.

ITSAS OZTOPODUNA:

Puzgarri honek barruan oztopoak daude umeek jolas dezaten. Sarreran arku altu bat dauka, arrain koloretsuen irudiak dituelarik.