Txalaparta

Azalpena
 

argaz txalapartaTxalaparta izeneko gertakari musikala osotasunez erakustea da tailerraren helburu nagusia, bai Txalapartaren arlo teoriko edo musikalak bai gizarte mailan eta gertakariaren iragana. Hau da, ikasleari "Txalaparta Zaharra" edo "Txalaparta Berria" jotzeko gai izan dadin irakasteaz gain, gertakari honen datuak ezagutzeko eta aztertzeko aukera eskainiko zaio.

Tailer bakoitzeko ikasle kopurua 4tik 12ra arte murgiltzen da, antzeko adinekoak. Bost orduko iraupena, goizeko 9etatik 14:00etara. 11etan kafetxo bat hartzeko atsedenaldiarenkin.

Klaseak hasiko dira Euskal musika tresnez hitz egiten: Zeintzuk dauden eta klasifikazioa, txalapartaren atalean agertzen direnak, txalapartaren definizioa eta datu batzuk tresnari buruz (zer den, zeintzuk diren bere elementuak, nondik datorren). Txalaparta zaharra (Goikoetxea eta Zuaznabar anaien txalaparta: ttakun, herrena, hutsuna eta esaldiak… aipatzen da. Atsedenaldia egin eta gero, Txalaparta berriaz mintzatuko da: Txalapartaren eboluzioa, kolpe bikoitzak, ttukuttun, takataka, intentsitatea, material gehiago.

 

Behar teknikoak

  • Behar den bakoitzean erabiltzeko, irakasleak jarriko ditu
  • Soinutresna mota ezberdinak osatzeko zenbait soinu gaiak: dimentsio ezberdinetako oholak, txalaparta afinatua, harriak eta metalezko barrak beraien sonoritate ugaritasuna aztertzeko.
  • Ordenagailu portatila, DVDak eta “Ttakun” txalaparta programa ikusi ahal izateko
  • Beste formatoetan dauden errekurtso (bideoak, audiozko grabazioak, idatziak…)
  • Gela bat –tamaina taldearen arabera-, aulkiak, arbela.

 

Bideoa