Rap-a

Azalpenaargaz rap

Ikastaro honen helburuak Rapa bizitzea, bakarka eta taldeka lan egitea eta erritmoaren gainean egindako errima jokoen bidez, hitza erabiliz, barneko ideiak espresatzea dira, lengoaiaren baliabideak erabiliz.

Hip-Hop eta raparen historia azaltzen da; errima lantzen da; Raparen erritmoa azaldu eta bizitzen da eta bere gainean hitzaren jariotasuna bilatzen da; bai bakarka zein taldeka abestiak prestatzen dira; Rap taldeak entzuten eta ikusten dira; eta hitz jokoak, beste baliabideak eta bat-batekotasunean saiatzen dira. Hau da azkeneko helburua eta edukia

Tailerra gela batean egiten da.

Hiru aukera daude ikastaro hau eman eta jasotzeko. Edukiak eta helburuak egokitzen dira maila bakoitzera.      1. Hastapena da (bi ordu eta erdiko saio bat). 2. Hastapena eta Sakontzea (bi saio hiru ordutan edo lau saio sei ordutan). 3. Hastapena, Sakontzea eta Zehaztasuna (sei ordutik gorako, 4 saiotik aurrera).

Behar teknikoak
  • Musika ekipoa
  • Arbela eta klarionak
  • Orriak eta boligrafoak dira

 

Bideoa