Mundura hurbiltzen

Azalpenaargaz mundura

Tailerreko helburu ezberdinen artean azpimarratzeko dira: Bidaia baten aurrean, prestaketa lanetara hurbiltzea eta trebatzea; beste herri eta kultura ezberdin batzuetara hurbiltzea; eta herrialdea aukeratuta, inoiz joatekotan, gida antzeko formatoan informazioa izatea.

Bidaietan adituak direnei baino, mundu hori gustuko duten gazte zein helduei eskeintzen zaie tailer hau. Halere, norberak bizi izandako esperientziek zeresan eta aportatzeko momentuan garrantzia handia izango dute.

Edukiak:

1. Baliabideak: Taldearen ezaugarrien arabera, tailerrean burutu beharreko lanek partaideen esperientzian eta ezagutzan izango dute abiapuntu. Honez gain, informazioa bilatzeko tresnarik inportanteena Interneta  izango da. Ahaztu barik, jakina, betiko bestelako soporteak hala nola, mapak, gida-liburuak, bideoak eta abar.

2. Lan egiteko modua: Tailerraren hasieran eta amaieran izan ezik, talde txikietan  egingo dira lanak. Talde txikiok partaideen gustu eta nahien arabera osatuko dira. Lanak antolatu eta banatuko dira eskema bati jarraituz, partaideek momentu bakoitzean zer egin behar duten jakin dezaten.  Jendearen arteko komunikazioa ezinbesteko elementua izanik, talde txikian lortutako informazioa eta egindako lana gainontzeko taldeei aurkeztuko diete.

Programazioa:

1. saioa: Zer ezagutzen dugu? Tailerraren hasieran, taldekideek egindako bidaiak eta bizi izandako esperientziak trukatuko dituzte. Horretarako, gidoi baten laguntza izango dutelarik. Nora goaz? Jendearen gustuak eta nahiak kontuan izanik, azpitaldeak antolatuko dira. Talde bakoitzak nora joan erabakiko du. Bidaiaren hasiera: Bidaitzen hasteko gidoia banatuko da. Abiapuntutzat hartuta, lanak banatuko dira azpitalde bakoitzean eta lanari ekingo diogu. Lehenengo egun honetan interneta izango da lan-tresna nagusia. Saio honen amaieran jendeari komentatuko zaio hurrengo saiorako bestelako informazio iturriak (liburuak, mapak, bideoak, …) bilatze.

2. eta 3. saioak: Informazioa batzen eta antolatzen segituko dugu. Datu geografikoak mapa batera pasatuko ditugu. Gainontzeko informazioa koaderno-gida batean gordeko dugu. Informazio nahikoa lortu dugunean, gustuko ibilbidea diseinatzen hasiko gara. Nondik nora joan, zer ikusi, zer bisitatu, non egin lo, …

4. saioa: Azpitalde guztiek bidaia antolatu eta gero, besteei egindako lanaren berri emango diete.

 

Behar teknikoak

  • Tailerra eroso emateko gela bat
  • Argindar 220 v. hartunea

 

Bideoa