Meatzarien jokoak

Azalpenaargaz. mea

Meatzarien jokoak herri kirolen bitartez harrobi eta meategietan aurkitzen ziren hainbat tresna erabiliz, joko dibertigarriak proposatzen dizkizuegu haurrak zein helduak parte hartzeko.  Nahiz eta joko ludikoak bezala aurkeztu, garai bateko errealitatean oinarrituta daude, gure arbasoek bizi izan zuten errealitatea hain zuzen ere. Talde batzuk osatuko ditugu eta taldeak bost pertsonaz osatuta egongo dira. Zazpi proba hauek dira egin  beharrekoak.

  1. Makil batekin burdinazko uztaia artez eraman beharko da.
  2. Botxo-a mundu osoan tradizionalki jokatu egin da, baina herri bakoitzean izen ezberdinez izendatu izan dute. Joko honetan hiru kanika sartu beharko dira zulo batean. Hirurak barruan daudenean, hurrengo partaideari eskua eman eta hurrengo probara pasako dira.
  3. Lan honetan, goraipatu nahi dugu pintxeak betetzen zuen lana meategian. Proba honetan bi ontzi urez beteta eraman behar ditu.
  4. Bagonetetako bideak konpontzeko, trabesetan dauden zuloetan torjoluak banan banan korrika eraman eta kokatu behar dira.
  5. Ezaguna den harri-zulatze lana. Hogei kolpe eman beharko dute laztabinarekin. Joko hau bukatzean partaide guztiak bagonetaren ondora hurbilduko dira. 
  6. Eta azken proba bagoneta arrastatzea da. Bagoneta arrastatu behar da ibilbidea bukatu arte. Proba honetan taldeko partaide guztiak parte hartu behar dute, bat izan ezik, bagonetaren barruko aldean sartuko baita.
  7. Bagoneta bere lekura ailegatzen denean, untzea oholean sartu behar mailu bategaz jota.
Joko guztiaz gain soinu ekipoa eta aurkezlea guk eramaten dugu ere.
 
Behar teknikoak
  • Argindne bat
  • Leku zabala jokoak kokatu ahal izateko