Masaje metamorfikoa

Azalpena

argaz metamorfikoaOinetan, eskuetan eta buruan ematen den masajea da. Atal hauek igurtzi leun batez laztanduz, denok daukagun gorputz energetikoan eragiten da. 

Izatez, lau gorputz ditugu elkar eraginez: gorputz fisikoa, emozionala (emozioak mugiarazten dizkiguna), mentala (pentsamenduak mugiarazten dituena) eta energetikoa( gorputza mugiarazten duen “elektrizitatea” demagun). Gorputz energetikoa eraginez, domino efektuaren bitartez, gainontzeko gorputzak ere mugiarazten ditu eta aldaketara eramaten ditu.

Masaje hau ez da errefexoterapia. Erreflexoterapiaren bidez, gorputz fisikoa eragiten da. Horrela, gorputz fisikotik hasita, domino efektuaren bidez ere, gainontzeko gorputzetan eragiten da. Guztion osasunaren osotasunari begirako masajea. Masaje erraz baten bidez gaixotasun fisiko, emozional eta energetikoak hobe daitezke, erraz eta edonork eman dezakeena, erraz eta edonork jaso dezakeena, erraz eta edonork har eta eman daitekeena.

Gorputzean blokeoak badaude, teknika honen bidez oztopo horiek kentzeko bide ematen dute. Gorputza erlaxatu eta indartu egiten da.

Behar teknikoak

  • Leku erosoa
  • lastairatxoak behar dira eroso egoteko
  • Jakiteko gogoak

 

Bideoa