Graffitia

argaz grafittiAzalpena

Tailer honen helburuak graffitia ulertzea eta bizitzea, marrazteko gaitasuna lantzea, bakarka eta taldeka lan egitea eta margoaren bidez espresatzea dira. Eta bere edukiak tag (sinadura) egitea, bakarkako lana lantzea, Spray-aren erabilpena eta segurtasun neurriak ezagutzea, graffitia burutzea, graffiti baten elementuak eta zein modutan margozten diren, graffitira barneratzen hastea, zirriborro bat prestatzea, zein koloreak batu ikastea, 3 dimentsioak (itzalak) egiten jakitea eta taldeko lana egitea dira.         

Leku irekian eta ahal bada estalian (edo pareta batean) egiten da. Saioa luzea bada, gela batean.

Talde bakoitzeko partaideen kopurua, gehienez 20 gazte begirale bakoitzeko. Baina orduen arabera taldea egokitu daiteke, beti kontutan hartzen partaideek beharrezko arreta prestatu behar dutela.

Hiru aukera daude tailer hau eman eta jasotzeko. 1. Hastapena (ordu eta erdi batetik hiru ordutarako saio bat). 2. Hastapena eta Sakontzea (bi saio hiru ordutan edo lau saio sei ordutan). 3. Hastapena, Sakontzea eta Zehaztasuna (lau saiotik aurrera, sei ordutik gora).

 

Behar teknikoak

  • Spray-ak
  • Binilozko eskularruak eta aho maskarak (nahi izatekotan)
  • Zatar-papera eta prezintoa
  • Orriak eta boligrafoak

 

Bideoa