Bertsogintza

arga bertsoginAzalpena

Bertsolaritza euskararen komunitatea kokatzen da eta gizartea du oinarri. Bertsolaritzaren estrategia soziokulturalak bertsogintza indartu du, beste euskal ahozko formen artean, bost adiera-maila azpimarratuz (Jendaurreko ikuskizuna edo saioa, Sariketa eta txapelketa, Taldeko jardun ludiko ez-formala: bertso-eskola, Irakaskuntza arautuko eduki eta ariketa eta Hedabideetako azpigeneroa). Bertsolaritza berezi egiteko balioen artekoak, honakoak aipa litezke: bat-batekotasuna, entzulearen parte-hartzea, zuzenekotasuna, taldekotasuna, kalekotasuna, publikoaren izaera integratua eta bertsolariaren eskuragarritasuna. Ondorioz, gure erronken artean, geure balioak aintzatetsi beharko genituzke, bertsolaritza bizi dadin (ez iraun), garapen horrek dakarren arriskua hartuta. Bertsolaritzaren misterioa argitu, hitzekin jolastu eta lagun artean euskaraz kantatuz gozatzeko helburuarekin bertsogintza tailer laburra proposatzen dizuegu. 10 orduko tailerra da, egun ezberdinetan egiteko. 

Behar teknikoak

  • Gela eroso bat tailerra emateko

 

Bideoa