Zo-zongo!!

Azalpena

 argaz zongoOiartzungo perkusio talde gaztea dugu hau. Hamaika musikari, hiru dantzari sentsual, Afrikako soinuak eta latinoak, kolorea, berotasuna eta bizitasuna? Osagai gozoak, su bizian eta erritmo eroarekin prestatuz gero festarik onenak merezi duen ikuskizuna osatzeko! Amore eman gabe... Ondo pasatzeko gogoa baduzu?

Zo-zongó!!-ren jatorria 2004ko udan bilatu behar da, perkusioa eta jaia maite duten 7 lagunek Calahorrako jaietako gaurik zalapartatsuenean (zarataren gaua) jotzeko enkargua jaso zutenean.

Bitan pentsatu gabe, elkartu eta abesti batzuk ziztu bizian prestatu ondoren, pixka bat ensaiatu eta hantxe agertzen dira. Emaitza: 7 lagun horiek memorian gordetzen duten gaurik gogangarriena. Bizipen zoragarri horren emaitza ikusirik, aho batez hartu zuten erabakia: hau hasiera besterik ez da!

Dantza eta perkusio tailerrak egiten ditu ere, eta horietan jendeak oso atsegingarria pasatzeko aukera du.

 Behar teknikoak

  • Aldagelak

 

Bideoa