Katü Büru

Azalpenaargaz kata

Katü Burü kale animakuntza eta eszenatoki kontzertuak burutzen dituen brasildar perkusio taldea da. Taldeak 1997. urtean hasi zuen bere ibilbidea "Txatunga Bembe" izenpean, eta erritmoen bitartez brasildar kultura hamar urtez ikertzen eman ondoren, musika proiektu bati jarraipena ematekotan, gaur egun Katü Burü izenez ezagutzen den pertsona taldea sortu da.
Katü Burük emanaldiak, ikastaroak eta enpresei zuzenduriko zerbitzuak eskaintzen ditu.

Emanaldiak: kalejira eta eszenatoki ikuskizuna. Alde batetik 12-15 pertsona bitarteko taldeak osaturiko kalejira ikuskizuna daukate, surdo, caixa, repique, tamborin, agogô, chocalhoak… bezalako instrumentuak erabiliz. Brasildar egiturako doinuak abesten dituzte, festa giroa are gehiago alaituz. Emanaldiaren iraupena ordu eta erdikoa da.
Bestaldetik, eszenatoki ikuskizuna Brasilgo erritmo ezagunenen erakusketa txiki bat da, perkusio instrumentuak, doinu instrumentuak eta ahotsak nahasten dituen ikuskizuna. Honako hau 7 pertsonako talde txikia da, eszenatoki txikientzat bereziki pentsatua eta beronen iraupena ordu betekoa da.

Halaber, kalejiraren erakusketa eszenatokian egiteko posibilitatea badago. Aukera honek eszenatoki zabala behar du.
Brasildar perkusio klaseak. Partaideak 6 urtetik gorakoak izanik betiere. Ikastaroetan landutako erritmoen laburpena: -Samba Reggae, Samba Afro eta Timbalada.  -Escola de Samba, Baiao eta Hip-hop.

Enpresei zuzenduriko zerbitzuak. Musika animakuntza giro ezberdinetan; aurkezpenetan, konbentziotan, gala afarietan, bilera informaletan, e.a. Bezeroaren beharrizanen arabera, taldeak 5 pertsonetako gutxienezko kopurura egoki dezake perkusionista kopurua.

 

Behar teknikoak

  • Aldagelak

 

Bideoa