Xabi San Sebastian

Azalpenaargaz xabi san sebastian

Donostian 1967. urtean jaioa, Xabi San Sebastian eskarmentu handiko musikari, abeslari eta gitarjolea dugu. Talentu, trebetasun eta berotasun handiko artista nabarmena. Euskal Herriko ia herri guztietako plazetan aritu zen Izotz taldearekin. Hurrengo lau urtetan Alboka euskal folk taldeko partaide izan zen, ahotsa eta gitarraren bitartez, hiru diskoen grabaketan parte hartuz eta kontzertu ugari eskainiz. Bestalde, Kepa Junkeraren "Maren" diskoko abestiak zuzenean abestu zituen, lan hau plazaratu eta gero egin zituen biretan. Azkenik, bakarkako egitasmo berri bati ekin zion: "Orai" diskoan, harridura sortu zuena (gehien bat kanta tradizionalen bertsioak egin zuen). Baita E.K.O. (Euskal Herriko Kanturik Onenak) ikuskizunarekin ere. 2010ean bere bakarkako bigarren lana, "Ospela" diskoa, argitaratu zuen rock melodikoaren bidetik. Xabi San Sebastianen garaia heldu da.


Behar teknikoa

  • 40.000 w. 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia: gutxienez 10m x 8m

 

Bideoa