Ruper Ordorika

Azalpena                              argaz ruper

Oñati, 1956. 1980.ean "Hautsi da anphora", bere lehen diskoa erejistratu zuen. Lehenbiziko bi diskak grabatu ostean, Londresera joan zen, eta musika munduan jarraitzeari buruzko zalantzak erabaki ostean etorri zen "Bihotzerreak" diska. 1990an, "Ez da posible". Rock sonoridadetik gertuen egin duen diskoak entzulego zabal baterako bidea ireki zion Ruper Ordorikari. 1992an New Yorkera joan zen egonaldi baterako. Bueltan Hiru Truku antolatu zuen, Bixente Martinez eta Joseba Tapiarekin batera, eta hiru diska argitaratu ere bai, hemen eta han kritikak eta entzulegoak goraipatu dituzten lanak. Kantu zaharraren interpretazio berritzaile bat. New York-en errotutako harremanen ondorioz, beste aurrerapauso bat Ruper Ordorikaren ibilbidean, So ik so diskoa. Sonoridade aldaketa baten oinarrian gaude. 1999an, bere musikari taldeari “Mugalariak” izena ezartzea erabaki eta gero, zuzeneko disko bat burutu zuen. 2006an erabateko aldaketarekin heldu zitzaigun kantu sorta eder bat, gitarra,  ahotsa eta kantu guztiak Joseba Sarrionandiaren testu berriekin osatutako abestiak. Eta 2009an argitaratu zen "Haizea garizumakoa". Poliki-poliki kantaria hasi da bere iturri denak erreka batera eramaten. Azken urte betean lagun izan dituen “mugalariekin” (Arkaitz Miner –gitarra eta mandolina-, Lutxo Neira –baxua- eta Hasier Oleaga –bateria-) diskoa zuzenekoetara eramaten du . Taldeak “beat” berezia ematen diola bere musikari aitortzen du kantautoreak.



Behar teknikoak
  • 16.000 w. soinuan eta 30.000 w. argian
  • 10 x 8 metroko eszenatokia (edo 8 x 6 metrokoa hegalekin)


Bideo