Petti

Azalpenaargaz petti

Egilea eta kantaria. Zirrara sortarazten duten kantuen sortzailea, ahots zintzo, garden eta grinatsua. Kantari berezia eta gitarra jotzaile fina, bluesman distiratsu eta grinatsu baten aurrean gaude. Ezin aurkitu Euskal Herriko kantautoreekiko antzekotasunik, gure eszenan bakarra baita bai kantatzeko modu ilun-trinkoan zein gitarra zarrastatzeko moduan. Kantari konfesionalaren ereduari atxikitzen zaio Petti, norberak bizitakoaz bakarrik abesten dakitena: Billy Bragg, Tim Buckley edo Nick Drake aipatu behar, Nick Cave edo Tom Waits-en ondoan. Folka eta bluesa gurean inork baino hobeto uztartzen ditu. Garai batean, Rafa Rueda eta Txuma Murugarrenekin batera ibili zen. Askotan bakarrik jarduntzen du, gitarra eskuan. 2010ean Barrence Whitfieldekin birau zuen “Petti & The Bloodyhotshacks” izenpean, diska bat kaleratu ostean. Aurten, beste proiektu batzuk prestatzeaz gain, Señor No taldeko Xabi Garrekin bikote moduan dabil, formatu akustikoan. Abesti propioak eta bertsioak (Neil Young, John Hiatt..). Gau berezia da hauen kontzertu bakoitzena.  Ahots ezin hobea, berezi eta indartsua. Petti, azken urteotan Euskal Herriko bakarlari original horietako bat.

 

Behar teknikoak

  • Argindarra: 36.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia: Gutxienez 9m x 6m.
  • Elektrikari bat azaltzea muntaketarako momentu batean, arazoren bat egon ezkero konpontzeko.
  • Aldagelak

 


Bideoa