Mikel Urdangarin

argaz urdangarinAzalpena

Azken urteotako Euskal Herriko kantari errebelazioa suertatu da Mikel, bere lanak salduenen artean kokatu direlarik. Folkez kutsatutako kantuak eskeintzen ditu bere kontzertuetan. 2000. urteko "Espilue" diskoa argitaratu zuenetik izugarrizko arrakasta lortu du. Hastapenetan estilo biluzia eta zuzena erabiltzen bazuen ere, azkenaldian moldaketa modernoak aukeratu ditu, kantu jantziak lortuz. "Anek idatzi dit zutaz" izeneko diskoa gauzatu zuen 2008an, lan hurbila, beroa eta ausarta. 2009an argitaratu zuen "Zubiak", bere bederatzigarren diskoa. Soinu etereo, atmosferiko eta sentzualez beteta dago. Une gozoek noizbeinka indarra hartzen dute eta intentsitatea agerian ikusten da. Musika baltsamoa da, ukendua, mina baretzen digu, itxaropenez zipriztitzen gaitu. Bizitzaz betetako taupadak dira notak. Urdangarin, emankorra eta indartsua.

 
Behar teknikoak

  • Argindarra: 40.000 w. 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Ohotza estalia: gutxienez 9m x 6m 

 

Bideoa