Joseba Irazoki

Azalpena                argaz irazoki

Joseba Irazoki aurkeztea erreza eta zaila da aldi berean. Bera-ko musikari honek hainbat alderdi ditu, hainbat musikariren alboan egin duen lana ixilekoa izan da gehienbat: Alaitz eta Maider, Xabier Montoia, Petti eta beste hainbaten zerbitzura. Baina baditu Irazokik jende askok ezagutzen ez dituen hainbat alderdi. Duela urteak dabil bere kitarrarekin esperimentazio musikala lantzen "Do" izenez proiektuan, bere izena ezaguna egiten Euskal Herrian zein hemendik kanporako zirkuitu esperimentalean. Eta honetaz gain, bakarka zein Belardian taldearen laguntzaz folk kantu ederrak idatzi eta argitaratu ditu azken urteotan. Giro lasaieko kantu polit zein landuak, bere kitarra jotzeko erreztasuna jasotzen dutenak. Normalean Josebak oso lan ona egiten du ahotsekin ere bai. Bere kantu xuxurlatuak mantenduz, indarrez eta xarmaz beteriko erregistro berri bat lantzen du. Orain Atom Rhumba taldearekin dabil, hemengoa ematen ez duen taldea, kanpokoa baizik. Beraien azken diskoa "Gargantuan melee" lotsagabeko musika eskeintzen digu, Grinderman, Kim Salmon edo Jim Jones bezalakoa.
Euskal Herriak eman duen kitarrajole onenetarikoa dela esan dezakegu gehiegi lotsatu gabe. Kontzertuetan bere alde esperimentala eta "kantuegilea" eskeintzen digu, biak uztartzen ditu.


Behar teknikoak

  • Argindarra: 30.000 w. 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia: gutxienez 9m x 6m

 

Bideoa