Benito Lertxundi

Azalpena

argaz benitoOrion jaio zen, 1942an. 1965 urtean Ez Dok Amairu mugimendua ari zen mamitzen. 1974an bere lehen disko luzean gitarra hutsez abesten zuen. Hirugarrenean da jadanik Zuberoaren lilura, bi Nafarroak. Edertasunez beteriko klasizismoa, mundu espiritual, ia magika, helduago eta borobilagoa. Musika tresna zaharren erabilera azpimarratu behar da. Aipatu beharrekoa da Bretainia eta mundu zeltaren agerpena ere. 1985ean plazaratutako diskoak bere baitan sakontze, bilatze bat adierazten du, bere barne pentsaera lortu eta adierazteko asmoz. Garrantzizkoa izan zen, halaber, Antonio Breschi pianista italiarraren lankidetza. 1998. urtean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak interpretatu zituen benitoren hainbat kantuen moldaketak. 2005an zuzenenko disko bat grabatu zuen, "40 urtez ikasten egonak" izenburu esanguratsuaz. Eta 2008an "Itsas ulu zolia" argitaratu zuen, bere azken lana. Kantariak sentiberatasun berezia du, baita ere, zeltiar doinuentzat. Hor dago sortzailea, arbasoengandik jasotako altxorra birmoldatuz, eta zeltiar tendentzia berriak ere landuz. Tradizioaren eta modernitatearen arteko zubia dugu oriotar kantaria. Hiru belaunaldik bat egiten dute XXI. mendeko euskal bardo honen lirika eta ahotsean. Benito Lertxundi, Orioko bardoa.


Behar teknikoak

  • Argindarra: 45.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia: Gutxienez 12m x 10m.
  • Aldagelak
  • Elektrikari bat azaltzea muntaketarako momentu batean, arazoren bat egon ezkero konpontzeko.


Bideoa