Asier Serrano

Azalpenaargaz asier serano

Lorelei jainkosa bat zen, baina emagaldurik handiena ere bai. Izena Leonard Cohen-en “Suzanne” abestitik dator. Hala bilakatu ziren Lorelei jainkosaren adoratzaile, mundu dekadente horren eta gauaren morroi. Eta Lorelei taldean hainbat urtetan eman eta bi disko grabatu ondoren (erraz egindako lan freskoak; ezusteko ona eman ziotenek), bakarkako ibilbidea hartu zuen pop-rockaren bidetik, talde sendo baten laguntzaz. Beraz, eraldaketa prozesua izan du Asier Serrano (Eibar, 1975). Lubaki Bandan autore sozial etiketa jarri zioten, Lorelein juerga asmoan ibili zen, bakarkako estreinakoarekin lasaitu, bigarren diskoarekin garai batean izan zen errebelde izaerara hurbildu zen…Bere belaunaldi galduak eta Euakl Herriak poeta zuten sortu. Berak ez du bakarlanean diharduen sentsaziorik, ez da lider izateko jaio. Kantautore sentitzen da, berak sortutako hitzak musikaz jantzi eta interpretatzen dituelako. Orain bi formatu ezberdinetan giratzen ari da: boskotean eta bikotean Antxon Sarasuarekin bakarrik.

 

Behar teknikoak

  • Argindarra: 36.000 W 380 voltio 3 fasetan + neutro eta tierra
  • Oholtza estalia: Gutxienez 9m x 6m.
  • Elektrikari bat azaltzea muntaketarako momentu batean, arazoren bat egon ezkero konpontzeko.

Bideoa