Anje Duhalde

Azalpena                                                       argaz anje                   

70eko hamarkadan, sasoi hartako belaunaldiaren marka bilakatu zen Errobi talde rock eta folk zalearen sortzaile eta kidea dugu. Geroztik  bere musika ibilbidea estuki lotuta dago euskal musikarekin. Anje Duhaldek 80ko hamarkadaren hasieran ekin zion bakarkako ibilbideari. Azken bi hamarkadetako euskal musikaren aitzindari aparta izan da... Guztien gogoko den ahots beroa du; rockari, folkari eta melodia tradizionalei arrastoa uzten die era askoko konposizioekin… Anjeren iturriak ugari dira, mezua uzten duen edozein musika  gustatzen zaio, eta ezin ditu hitzak eta testua bereizi : “Xalbador, nire ibilbidean, Bob Dylan edota Georges Brassens bezain garrantzitsua da”. Aurten Haizea eta Alboka taldeetan eta Amaia Zubiriarekin egondako Txomin Artolarekin biratzen ari da. Euskal abeslari historiko bezain esanguratsu

 

 Behar teknikoak

  • 10 x 8 metro oholtza estalia
  • Argindarra: 30.000 w. soinu eta argi ekipoak

 

Bideoa