Paint ball

AzalpenaArgazkia Paintball

Bi talde aritzen dira mozorro batez babesturik (derrigorrez erabili behar da), bakoitza maskara babesgarri batekin eta aire konprimituz edo CO2-z elikatzen den pistola markatzaile batekin ekipatuta dago. Pistola horiek 30-40 metro luzeko distantzia har dezaketen pinturazko bolak jaurtitzen dituzte eta bola horiek gorputzera iristen direnean, lehertu eta zikingune nabarmena uzten dute. Bola horien pintura biodegradagarria da, ez da kutsagarria eta uretan garbitzen da. Bola horiek gelatinaz estalita daude eta elikagaien koloratzailez beteta.

Kirol segurua da, ez du inolako arriskurik bolek ez baitute inolako kalterik eragiten. Adrenalina askatzeko jarduera aproposa da. Mundu osoan jokatzen da paintball-ean, eta gazteek, helduek, emakumezkoek, gizonezkoek.. edonork praktika dezake. Baina gutxienez 14 urte izan behar dira honetan parte hartzeko.

 

 
Behar teknikoak                                   
  • Materiala: markatzaileak, lohiartzekoa, maskara, eskularruak, bularrekoa, babestailea.
  • Iraupena: 4 ordu jarraian., 4 jokalariz osatutako bi talde daude aurrez aurre. Partida bakoitzak arauen azalpena barne 20 minutu irauten du.
  • Karpa edo karparik gabe egin daiteke.

 

Bideoa