Izaskun Mujika

AzalpenaArgaz izaskun mujika

Izaskun Mujika aktore Urnietarra antzerkigintzan aritzen da antzerki talde ezberdinetan. Bestalde, ipuin kontalaria da.

Ipuin kontaketaren saioetan normalki ipuin ezberdinak erabiltzen ditu, egungo ipuinak eta ipuin klasikoak tartekatuz.

3-5 urte bitartekoentzako errepertorioan, txikien arreta bereganatzeko objektuak eta txotxongiloak erabiltzen ditu hauek gehienez ere ordu erdiko saioa behar dute, horrenbeste denbora geldi eta adi egotea asko kostatzen baitzaie.

6 urtetik 9 urtera arteko adin muga oso polita da oraindik txikiak dira, dena sinisten dute, imajinazio handia dute eta entzuteko gai dira.

Haur nagusientzako munduko ipuinak, euskal mitologiari buruzkoa eta beste batzuk erabiltzen ditu. Saioaren arabera aldaketak egin behar dira.

Nerabe eta helduentzako ere ipuin kontaketak eskaintzen ditu, azken finean ipuinak hori dira, gure burua ezagutu eta gizakiak nolakoak garen ikusteko tresnak, mundu hau nolakoa den ikusteko. Helduentzako istorio oso politak daude.

Behar teknikoak

  • Isiltasuna dagoen edozein tokitan, ez oso handiak diren aretoetan. Esaterako, antzerki aretoa ez da toki egokia.

 

Bideoa