Magiaren inguruan

Azalpenaargaz eriz

Magoak artistak dira, edo aktoreak, edo psikologoak edo hirurak aldi berean; pertsona magikoak dira hein batean: ezinezkoa dirudiena akaso, harrigarriena errealitate bihurtzeko abilezia dute, eskuekin, aurpegiarekin, hitzekin. Berbekin sorginduta utzi gaituzte, txundituta. Zaletasuna handitzen joan den heinean -tradizio txikiko jarduera da magia gure herrian-, gero eta mago gehiago dago Euskal Herrian. Mago euskaldunek erdaldunek baino lan eskaintza gehiago dutela esan daiteke, kopuruz gutxiago dira, gainera. Hizkuntzaren alorrean dena zegoen asmatzeke: nola esan gazteleraz hain ezagunak diren “abracadabra” edo “varita”?

Oztopoak oztopo, aurrera egin dute gure magoek, ikasten jo eta su ibili ondoren, batez ere. Bistan denez, saio bikaina egiteko luze entseatu behar dute. Mago gehienek liburuak izan dituzte ikasketa lagun. Magiarako Teknika inportantea da, azken batean horretan datzalako trukua baina magiaren atzean teknika psikologikoak daude ere.

Errenteriako Eriz magoak eskaintzen du ikuskizun berezi hau. Hitzaldi honen helburua ondo pasatzea eta magiaren munduan esanguratsuak gertatu diren zenbait istorio, pasadizo eta  tekniken  ezagutza ematea da.

 

Behar teknikoak

  • Gela erosoa hitzaldia ematek0
  • Mahai txiki bat

 


Bideoa