Haurrentzako

AzalpenaArgaz. Haurrentzako

Euskal Herrian sortu eta iraun duten herri kirol gehienen jatorria baserritarren eguneroko lan eta betebeharretan oinarritzen da. Herri kirolak haurrei begira tailerra prestatuta dago. Erabiltzen diren tresnak helduek erabiltzen dituzten baino txikiagoak dira, baina herri kirol ezberdinetan aritzeko aukera ezin hobea. Normalean haur taldeak osatuz, talde guztion artean bi orduko lehiaketak antolatzen ditugu. Komeni da lehiaketa hasi aurretik taldeen zerrendak prestatua izatea. 

Azter ditzagun laburki kirol hauek banan banan:

- Harrijasotzea: Lurretik bizkairreraino altxatu behar ditu bere indarrez, adierazten diren txandetan eta zehazten diren pisu eta ezaugarrietako harriak.

- Txinga eramatea: Eskuan txingak hartuz ahalik eta distantzia luzeenean eramatean datza. Kirolaria nahi duen abiaduran egingo du bidea, gelditu daiteke, baina beti txingak lurrean utzi gabe.

- Trontza: Trontza bi helduleku dauzkan zerra mota bat da. Bi jokalari maneiatzen dute modu koordinatu batean, bakoitza txandaka bere aldera tiratuz. Ekintza tiratzean datza eta ez bultzatzean.

- Sokatira: Zortzi jokalariz osatutako taldea antzeko pisua duen beste taldearen aurka lehiatzen da. Talde bakoitza sokaren mutur banatik hartu eta aurkaria erakarrri beharko du.

- Ingude altxatzea: Ingudea eskuekin helduz, denbora mugatu batean, altuera jakin batera ahalik eta gehienetan jasotzean datza. ikutu behar da buru gaineko metalezko xafla eta hankarteko  egurrezko oinarria.

 

Behar teknikoak

  • Argindar hartunea
  • Zamaketarako sarbidea izatea
  • Plaza edo leku zabala izatea


Bideoa