Harri-zulatzaileak

AzalpenaArgaz. Harrizulatzaileak

Azken urte hauetan, gero eta gehiagotan ari gara ikusten herri kirol berezi bat, berria askoren ustez: harri-zulatzaileak. Berri ote?

Jokoaren etorria, Euskal Herrian, beste edozein herri kirolek bezala, lanean du jatorria. Erronka eta apustua direla medio, plazara eraman zen eta kirol bihurtu. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran lanbide hau nahiko ohikoa zen harrobi eta meatzen ustiapenenan. Leku horietan haitzari zulo sakonak egin behar izaten zitzaizkion, bolbora edo dinamitar kartutxoak sartu eta eztanda eraginez burdina eta minerala atera ahal izateko. Baina 1930 urte inguruan, Gerra Zibila baino lehenago, harri-zulatzaileen txapelketak desagertu egin ziren, mailu hidraulikoak eta beste makina batzuk harrobietan agertzean. Desagertu ostean, 70 urte igaro ziren berreskuratu arte, 1998ko urriaren 3an, Ortuellako Euskal Jaian. Bi ondasun hauek, euskara eta harri-zulatzaileak, berreskuratu eta euren normalizazioaren bidean aurrerapausoak eman nahi ziren. Euskarak bere urratsak emanak zituen bide honetan. Garaia zen harri-zulatzaileek ere, euskararen eskutik, herriaren bizitzan zegokien protanismoa berreskuratzea. Ortuellako lehen proba hark bultzatua, 1999an proba ofizialak eta txapelketak hasi ziren. Urte hartatik hasita, urtero egin da liga eta. pixkanaka-pixkanaka, proban talde ezberdinek hartu dute parte probak ikuskizuna bihurtzen eta ziurtatzen. Proba bakoitzak 30 minutu irauten du eta zuloak 10 zm du sakoneran. Denbora horretan zulo gehien egiten dituen taldeak irabazten du. Harri-zulatzaileak hirunaka, binaka eta banaka aritzen dira.

 

Behar teknikoak

  • Udaletxeko edo Jai btazordeko lideren bat garaikurren banaketa egiteko (liga txapalketa egin izan ezkero)
  • Ligako proba bat antolatu nahi bada, dimensio handiko toki bat (100 m2) behar da
  • Ikuslegoaren babeserako 20 hesi inguru
  • Ura hartzeko leku hurbila eta ur ontzi bat betetzeko laguntza
  • Aldagela taldeak arropaz aldatzeko eta dutxa hartzeko
  • Osasun zurbitzu (DYA, Gurutz Gorria...) baten agerraldia proban zehar

 

Bideoa