Bilbao Jai Alai

AzalpenaArgaz. Bilbao Jai A.

Bilbon dagoen Bilbao Jai Alai enpresa berria Bizkaia osoan lan egiten du. Bere proiektu berria, Jai Alai emanaldiak, zesta punta ikuskizunak zuzenean. Benetan originalak, atseginak, dibertigarriak ete koloretsuak. Guztiok parte hartzeko aukera ezin hobea emanez. Bizkaian sortutako kirol bakarra dugu hau, eta gainera guztiz internazionala. Guztiok zuzenean ezagutu dezaten munduko kirolik ikusgarriena, munduko jokurik azkarrenabaita, da bere erronka.

Ikuskizun honek bi zati ditu: tailerra eta kinielak amerikar erara.

- Tailerra: Lehenik eta behin esperientzia tailerra egiten da, Euskal pilota modalitate  guztien  tresnak erakusten dira. Nola sortu dira historian zehar, non jokatzen dira eta zein herrialdek jokatzen dituzten azalpen laburra (ordu erdi)

- Kinielak amerikar erara: 8 pelotari parte hartzen dute emanaldian, bakoitzak kamiseta kolore desberdina eta zenbaki batekin darama. Ikusleak irabazlea zein izango den aukeratu behar du. Pilotariak binaka irtetzen dira kantxara eta tantu batera jokatzen dute, galtzen duena kantxatik  kanporatzen da eta hurrengo jokalaria sartzen da. Tantuaren irabazleak puntu bat lortu du. Horrela 10 puntu lortzen duen pilotariak irabazlea da, eta beren kolorea duen ikusleak apustua irabazi du. Irabazleari kamiseta batekin oparitzen zaio.

Tailerra gehi 3- 4 Kiniela amerikar erara emanaldia normalean 2 ordu dirau, azkenengo ordu erdia jendea kantxara jaitsen dute zestarekin froga dezaten, pelotarien laguntzarekin. Baita beste aukera batzuk daude ere: ordu estra nahiez gero, sarea behar bada edo megafonia nahi ez gero.

 

Emanaldietarako egitura

  • Pilotak egokitzen ditugu frontoi dezberdinen neurrietarako

  • Sarea, megafonia eta markagailua

  • Euskal pilotan hastapen ikastaroa emateko adituak diren 2 pedagogo

  • Azafatak

  • Speaker profesionala

  • Zesta puntar buruzko liburuxkak

  • Kamisetak, pilotak, xisterak etabar

  • Pilotari profesionala eta afizionatuak, euskal herri guztietatik etorriak

 

Bideoa