Tribu TB

AzalpenaArgaz. Tribu TB

TRIBU TB telebistako programa bat da non liburu zahar batean aurkitutako aztarna batzuk jarraitzen diren gure geografiako azken historiaurreko tribua aurkitzeko asmoarekin. Lili Gazzeta aurkezleak eta bere laguntzaile Regino erregidoreak tribu iheskor eta misteriotsu baten arrastoak jarraituko dituzte beraien programaren audientzia igotzeko asmo bakarrarekin. Azkenik aurkitzen dutenean, tribuko partaideek ikusle guztiei beraien ohitura aitzindariak eta bizimodu basati xamarra erakus dezaten ahalegin guztiak egingo dituzte. TRIBU TB kaleko antzerki animazio bat da 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendua.

 

Behar teknikoak

  • Oinarrizko neurriak 5 x 4
  • Aldatzeko gela hurbila
  • 2000 watiorako argindarra

 

Bideoa