Olentzeroren sekretua

argazkiaAzalpena

Olentzero opariak prestatzen ari da gure etxeetara ekartzeko... baina nola jakin dezake norentzako den opari bakoitza?. Nola lortzen du hainbeste jostailu egitea? . Ba... sekretu bat daukalako!!! Jakin nahi duzu zein den sekretu hoi?. Bai, jakina!!!, baina kontuz ibili... Maripetralin-ek lapurtu nahi diolako, eta hori lortuko balu gabonak ezin izangolirateke ospatu... horregatik, Mari Domingi, Lamia eta beste hainbat pertsonaiaren laguntza beharko du,  baita zurea ere. Etor zaitez Olentzero laguntzera!!!

Gabonetarako antzezlan dibertigarri honetanOlentzeroren bihotz on eta Maripetralinen gaiztakeriaren arteko lehia sortuko da, pertsonen arteko adiskidetasuna garaile suertatuko delarik. Mezu argi bat helarazi nahi diegu haurrei, alegia, edonork eskaini diezagukeen oparirik preziatuena lagunen arteko adiskidetasunen gordeta dagoela, hortik maitasuna eratorriko zaigulako; horregatik, oso inportantea da gure lagunekin zintzo jokatzea haiek ez baitira jostailu bat. Euskal mitologiatik hartutako pertsonaiekin eta abestiz hornituriko antzezlan hurbila eta erakargarri aurkezten dizuegu gabon datetan gozatzeko.

Behar teknikoak

  • Zabalera 6 m.
  • Sakonera 5 m.
  • Altuera 2.50 m.
  • Argin dar hartune normal bat
  • Mahai bat