Skandalue

Argaz. SkandalueAzalpena

Skandalue elektro txaranga 2010-eko uztailaren amaieran sortu zen. Hasiera batean San Inazio festetarako, baina pixkanaka pixkanaka indarra hartzen hasi zen. Horrela, taldeak aurrera egin du gaur egun arte. Taldekideak herri ezberdinetakoak dira, Urola bailarakoak denak hernaniar bat izan ezik. Ondokoek osatzen dute taldea: Felipe (ahotsa), Ane Bastida (bajue), Mikel Zaldua (kitarra), Txusti (bonboa, kaja eta koruak), Piede (bonboa), Oier (saxo tenorra), Xufo (tronboia), Maite (saxo altua eta tenorra), Basti (kaja), Mikel Uranga (tronpeta), Iñaki (tronpeta) eta Antxor (saxo altua). Bertsioak egiten dituzte eta orokorrean ska estiloa jotzen dute. Ondoko talde hauen bertsioak jotzen, esaterako: Betagarri, Skalariak, Tijuana in Blue, Kortatu, Ze Esatek!, Piperrak... Kalea ezin hobeto girotzen dute era dibertigarri batean. Ikusgarria!

 

Behar teknikoak

  • Ondo pasatzeko gogoak

 

 Bideoa