Karrakan Trakatan

AzalpenaArgaz. Karrakan

Euskal herriko aberastasun musikala  aurkezten dute eta bide batez herri batena. Kontzertua lau musikariek bidai bat bezala aurkezten dute. Iparraldetik eta bere hots goxo eta xorrotsak hegoaldera, bere doinu indartsu eta alaietara, Mendebaldetik bere jauzi korapilatsuetatik, Ekialdera bere kopla ospintsuekin. Euskarak lagun Euskal Herriko nortasun musikala ezagutzeko era atsegina.

Kontzertu musikalakegiten dituzte, non musika da garrantzitsuena, eta gai tradizionalak moldatzen dira taldean. Hitz gutxiko eta aldiz sentsazio askoko kontzertua

Dantza erakustaldi didaktikoak egiten dituzte ere. Alde batetik dantza musikari lotuta bere aniztasunean erakusten dute edo bestela jendeari mugitzeko irri dantzak irakasten dira guztiok dantzan jartzeko asmotan.

Euskal Herriko aberastasun musikala bere musika tresnen aniztazunean ikusten da argi baita. Askotan guztiz desagertuak dauden musika tresnak ikusiko ditugu. Hamaika musika tresna hamaika kolore: Danborra, Pandero, Txalaparta, Tobera, Perkusio txikiak (goilarak, botila...); Gaita, Dultzaina, Txanbela; Txistua, txirula eta ttunttun; Alboka, Xirolarru; Trikitixa; Zarrabetea; Gitarra, Kontrabaxua, Bandurria.

 

Behar teknikoak

  • Eguraldi ona (euripean ezin da egin)
  • Ibilgailuak aparkatzeko tokia

 

Bideoa