El Despiste

AzalpenaArgaz. El Despiste

El Despiste txaranga Sestaon auzoko lagun talde baten inguruan osatu zen. Proiektu polit guztien bezala, abentura hau pixka naka pixka naka hasi zen, idei hori inon bukatuko zen jakin barik. Euskal Herriko herrietan sartuta daude beti. Eta inork ez zuen pentsatzen garai hartan ezohiko instrumentuak jotzen zituen ero talde horrek hainbat denbora iraungo zuenik era arrakastatsuan.

Istorioa ez da batere erraza izan. Oztopo asko egon dira bidean. Musikari belaunaldi batzuk lortu dute fanfarre honen arrakasta. Igarotako urte hauetan denetarik egon da: farrak, haserreak, taldekideen irteerak eta sarrerak. Baina beti jotak, kalejirak, abesti herrikoiak, swing, sanba….erritmoekin. Sestaotik beraien poza, euren musika eta izaera Euskal Herri osora eraman dute.

 

Behar teknikoak
  • Kotxeak aparkatzeko tokia
  • Ondo pasatzeko gogoak

 

Bideoa