Txalaparta

AzalpenaArgaz. Txalaparta

Itxuraz pentsa genezake oso musika-tresna zaharra dela, baina ez dago antzinako berririk ohitura horretaz. Instrumentu hau txalaparta-tobera-kirikoketa izenekin eta era desberdinekin ageri da eta berari buruz dakigun gehiena txalapartari zaharren hitzek eman digute, pasa den mendeko hirurogeigarren hamarkada arte gizarte mailan baztertua egon baitzen. Txalaparta toki batetik bestera mezuak bidaltzeko tresna bat izan den iritzia jendeak asmatu omen du. Bi gizarte jarduera desberdinekin harremanatuta dago: auzolanen bukaerako ospakizunekin eta ezkontzakoekin, jai giroan beti. Zonalde bateko biztanleek elkarteko sagardoa egiteko lanekin erlazionatuta ohiturak bizirik mantendu du txalaparta. Sagarra txikitu eta gero, lana egiten zutenek afari bat prestatzen zuten jai giroan, eta afariaren ostean, jendea animatzen zen eta orduan txalaparta jartzen zuten, baserriaren sarreraren aurrean, eta berehala jotzen hasten ziren. Eta txalapartarekin batera beste elementu batzuk erabiltzen ziren, esate baterako, adarra. Euskal Jaia egiteko txalaparta ezinbesteko instrumentua da

 

Behar teknikoak

  • Ondo pasatzeko gogoak

 

Bideoa