Kirikoketaren erakustaldia

AzalpenaArgaz kirikoketa

Kirikoketa, sagardoa egiteko oraindik gordetzen den teknika zaharra da. Pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da. Sagarra txikitzean sortzen den soinu eta erritmoek osatzen dute. Txalapartaren aldaera bat dela esan daiteke, baina badu ezberdintasun nabarmen bat. Kirikoketaren hotsak, baserri batean sagarra jotzen ari zirela adierazten zien ingurukoei. Behin sagarra jota, gelditzen den patxa dolarean sartzen da, antzinako egurrez osaturiko prentsa batekin, zukua ateratzen zaie sagarrei, muztioa alegia. Dolarearen zoruak duen zulotxo batetik, muztio hau ikuiluan dagoen barrika batzuetara erortzen da. Bertara jaitsi eta edalontzia txorrotadaren azpian jarriz, muztio gozoa probatzeko aukera ere dago.

Sagardoa egiteko duela bostehun bat urte erabiltzen zuten prozesua ikusteko aukera eskeintzen dugu,  baita dolaretik ateratako zukua probatzekoa ere. Ohiko kirikoketa erakusketaz gain,  “sagar dantza” egingo da eta bertsolari baten bertsoak lagungarri izango dugu sagar festa hau egiteko.

Behar teknikoak

 

  • Leku zabala plaza baten moduan egin ahal egiteko
Bideoa