Ekintza gastronomikoak

argaz gastronomikoaAzalpena

Bai euskal jaietan, bai beste jaietan ere euskal gastronomia jartzen dizugu eskura. Ekintza gastronomikoak, dastategiak eta sagardotegi menuak hain zuzen ere. Ekintza hauen partaideek ostalaritzan urteetako esperientzia eta baldintza profesionalak ezin hobea dituzte. Zerbitzu mugikorra eta bezeroaren neurrira eskaintzen dugu. Bertan barietate gastronomiko aunitz topa daiteke.

Zerbitzu eta produktu hauek eskeintzen ditugu: erretokiak, taloak, herri bazkariak, galdarakadak, putxeradak, dastategiak, hamaiketakoak, sagardotegia, e.a.  Sagardo kupelak eramango dira eta sukalde mugikorrak, hau da, bazkaria egingo den lekuraino eramango dira.

Gure  eskaintza ezin hobea da ekitaldi gastronomikoen ospakizunetarako, berau bakarrik edo aktibitate kultural, zein jaialdi baten parte izanik, programazioaren barruan beste aktibitate erakargarri batean bihurtuz.

Behar tenikoak

  • Ura ezinbestekoa da sukaldu behar den lekutik gertu.
  • Argindar hartunea soinu ekipoa entxufatzeko


Bideoa