Albokariak

AzalpenaArgaz. Alboka

Alboka, artzainek hainbat urtez jotako haize-instrumentu zaharra, Euskal Herriko txoko gutxi batzuetara alboratua izan zen XX. mendean zehar. Artean, Gorbeia inguruko mendietan albokari batzuk baziren ere, alboka desagertzear egon zen baina, zorionez, jende berriak instrumentu arkaiko honen gaineko interes handia agertzen hasi zen. Pixkanaka-pixkanaka, era guztietako berrikuntzak ezarri zaizkio, bizigarri berriak gehitzen zitzaizkion heinean eta usadiozko errepertorioa zabaltzen joan da. Horrela, gaur egun, hainbat albokari dago gure lurran, pausaldi gabeko notek, pandero eta aldizkako atabal-arraden soinuez lagundurik, airea gainezkatzen dute, erritmoa markazten duen dunbalaren soinu baxua eta ozena gidari dutela.

 

Behar teknikoak

  • Gure arbasoen doinuez ondo pasatzeko gogoak

 

Bideoa