Ekipamenduak

Azalpena
Argaz. sonorizazioa
Itturrin mota guztietako sonorizazioak antolatzen ditugu: dantza-erakustaldiak, jaialdiak, sari-banaketak, ekitaldi publikoak, etab... Etengabeko lanaz sendotu gara, arlo honetan dauden aldaketa teknologikoak zuzenean ezagutuz. Bezeroei lana erraztearen aldeko apustua egin dugu. Gure ekipamenduetan teknika digitalak eskaintzen dituen aukera guztiak eskeintzen ditugu (CDa, mp3 irakurgailua, USB portuak ordenagailuetarako…). Tamaina guztietako soinu ekipoak eta argiztapen ekipoak alokatzen ditugu. Kalitate handiko materialarekin, marka ezagunenekin eta profesional  hoberenekin lan egiten dugu. 800 watiotik 34.000 watiora ASD, Electrovoice edo Martin Audio ekipoak alokatzeko aukera daukazue.

 

Behar teknikoak

    * Argindarra: kontratatzen den ekipoaren arabera
    * Elektrikari bat azaltzea montaiarako momentu batean, arazoren bat egonezkero konpontzeko

 

Bideoa