Artisau txokoa

argaz artisautzaAzalpena

Gure ogibideak diren larrugintza, hargintza, buztina, zura, burnia eta abar luze bat, Euskal Herriko herri eta bazter guztietara helaraztea proposatzen dugu. Artisau txokoa ekimen honen bidez urtean zehar honako helburu hauek ziurtatu nahi ditugu: Gure antzinako arbaso zein gaurko eskulantza-artisautza bizi bizirik herrietako plazetan ematea, euskara ahalik eta gertuago lortzea eta gure lanbideak babesten aldi berean, gure lanbidetan zuek parte hartuz euskara erabilpenaren bultzada ematen jarraitzea, lan erakustaldia publiko aurrean eginik euskararen presentzia bermatzea, zuek zueok protagonista  jatorrak lortzea.

Azokarekin batera beste ekitaldi kultural batzuk proposatzen ditugu; herri kirolak, bertsolariak,  euskal musika, herri bazkaria e.a.  euskal giroa sortuz.

Gaizki esanak barkatu, ongi esanak kontutan hartu! Gozatu azoketan!

Behar teknikoak

  • Artisauen azpiegiturak kokatzeko leku zabala
  • Furgonetak aparkatzeko lekuak
  • Argindar hartunea


Bideoa