Buah txabal!

argaz buah txabalAzalpena

Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.
Buah txabal! ez da, beraz, denbora-pasa hutserako sortutako ikuskizuna, dibertigarria izan arren. Hori baino gehiago, Buah txabal! lan tresna bikaina da euskara gazteen artean bultzatzeko ahaleginean dihardugun guztiontzat: elkarte, herri-administrazio, ikastetxe, gaztegune, udaletxeak… 
Oro har publiko gazteari zuzendutako antzerki lan bat da, baina ez bereziki gaztetxo-gaztetxoei, 17 urtetik aurrerako publikoari baizik. Eta hortik gora, euskaldun ororentzat, obran azaleratzen diren egoerak ez baitira gazteen artean ematen bakarrik.  
Ekoizpen aldetik, formatu txikiko antzezpena da, xume-xumea bitartekotan, aktore bakarrekoa eta gazteak ibiltzen diren guneetan (taberna, gaztetxe, kultur etxe, gazteleku…) antzezteko aproposa.

Behar teknikoak

Argiak zenit argi bi eta aurretiko argi bi
Ikusleen eta aktorearen espazioa bereizteko mahai txiki bat
Argindar hartunea gertu

Bideoa