Ibilaldiko Zirikot dantza (Dangiliske)

2013/05/15

2013ko Ibilaldia 'Aldapa Leunduz' lemapean maiatzaren 26an Portugaleten ospatuko da. Aurten, 16:00etan Dangiliske taldearen erromerian Ibilaldiko Zirikot dantzaren aurkezpena Asti leku ikastolan egingo da.

2012an dantza bat sortzeko eskatu zion Danetarako Danok Taldeari Trapagarango Ibilaldiko batzordeak. Dantzariak, eta musikariak elkartu egin ziren helburu horri begira. Lan horren emaitza Zirikot Dantza izan zen. Guztien artean sortutakoa. Aste batzuez ibili ziren ateratako hainbat proposamen aztertzen. Sormen lanetatik eratorritako ideiak ez baztertzearren hiru melodia mantentzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Zirikot, hiru melodia eta bakoitza dantza estilo batekoa. Dantzariek pausuak sartu zituzten eta musikaren erritmoa moldatu egin zuten.
Partitura hau osatu zuten musikariak Trapagarango Danetarako Danok Dantza Taldean jaio ziren. Tradizioarekin eta sormenarekin bat egin izan dute betidanik. Garai batean musika talde propioa izan zuten, ZIRIKOT izenekoa. Ibilaldirako dantza hau izan da taldea utzi zutenetik sortu duten lehenengo abestia. Hori dela eta, Zirikot izena."

Iazko lekukoa hartuta, aurten Portugateko Asti leku ikastolan 16:00etan Dangiliskeren erromerian  Ibilaldiko dantzaren aurkezpena egingo da.  Errepertorioaren lehenengo dantza izango da eta ahalik eta jende gehien bildu nahi dugu. Horretarako Trapagarango Danetarako Danok taldea, Portugaleteko Elai Alai eta Santurtziko Bihotz gaztea dantza taldeen dantzariek hartuko dute parte.